logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak Arabako udalen turismo sustapena bultzatuko du 100.000 eurorekin.


Ampliar

Cristina González: “Beren erakargarriak zabaltzeko dauzkaten tresnak hobetzea da helburua”

Partekatu berria
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 21a. Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Zerbitzuak aurten 100.000 eurorekin finantzatuko du bisitarientzako informaziogunea daukaten lurraldeko udalen turismo garapen eta sustapenerako proiektu multzo bat. Programa honen helburua Arabako toki erakundeek dauzkaten turismo eskaintza eta sustapen tresnak hobetzea da.

Gasteizko Udalak 27.707 euroko dirulaguntza jasoko du sustapen eta publizitate materiala argitaratzeko, gidatutako ikustaldiak antolatzeko eta hiriko erakargarriak ezagutzera emateko kazetari berezituei eta bidaia agentziei. Bastidak eta Guardiak, 20.000 euro jasoko dute bakoitzak turismo ekitaldi berrietarako, webguneak eta sare sozialak kudeatzeko eta ikus-entzunezko materiala argitaratzeko.

Gainerako laguntzak Elciegoko Udalaren eta Amurrioko Udalaren artean banatuko dira (17.395 euro eta 14.840 euro, hurrenez hurren), kultura ekitaldiak antolatzeko, turismo seinaleak hobetzeko eta gidatutako ikustaldiak eskaintzeko

Prentsa ohar osoa jaitsi ezazu

Áreas: [TURISMOA]