logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

AKEk eta Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat abiarazi dute landa zonetako saltegiak ikusgarri egiteko

Cristina González eta Javier Argote
Ampliar

Cristina González eta Javier Argote

Cristina Gonzalez: “Saltoki horiek ezinbestekoak dira herri txikien orainerako eta etorkizunerako”. Javier Argote: “Erakundeen laguntza eta auzotarren parte hartzea beharrezkoak dira, ez iraganera itzultzeko, baizik eta etorkizunari begiratzeko"

AKEk eta aldundiak kanpaina bat abiarazi dute landa zonetako saltegiak ikusgarri egiteko from DIPUTACION FORAL DE ALAVA on Vimeo.

Partekatu berria
Arabako Kontzejuen Elkarteak (AKE) eta Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat abiaraziko dute landa zonetako saltokiak ikusgarri egiteko eta eskualde horietako orainerako eta etorkizunerako horren garrantzizkoa den zeregin ekonomiko eta sozialari balioa emateko. Kanpaina honetan datza: saltoki horien informazioa duten liburuxkak banatzean, logotipo berri bat plazaratzean eta jardunaldi batzuk antolatzean.

Era berean, elkarlanean jardungo dute udalerri txikietan saltoki berriak irekitzeko laguntza programak garatzen.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatu Cristina Gonzalezek eta AKEren lehendakari Javier Argotek gaur aurkeztu dute kanpaina hori eta nabarmendu egin dute zer garrantzi duten Arabako herri txikietako saltokiek lana sortzen, herritarrak bertakotzen eta beren bizimodua hiri handietatik at egiten jarraitu nahi duten pertsonei zerbitzua eskaintzen.

“Arabako herri txikietako saltokiak ezinbestekoak dira gaur eta ezinbestekoak izango dira etorkizunean, apurka-apurka husten ari diren herrietako bizilagunei eusteko. Saltoki horiek ogibide dira familia askorentzat, biztanleriari eusten laguntzen dute eta oinarrizko zerbitzua eskaintzen die herritar horiei", azpimarratu du Cristina Gonzalezek.

Jaitsi prentsa ohar osoa

Áreas: [MERKATARITZA] [ENPLEGU SUSTAPENA] [EKONOMIA GARAPENA]