logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Foru Aldundiak N-124 errepidearen tarte bikoiztu berria irekiko du bihar


Ampliar

Lotune berriari esker, segurtasunez sartu ahal izango da Berantevillara, Zambranara, Miranda de Ebrora eta AP-68ra

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 15a.- Arabako Foru Aldundiaren Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Sailak N-124 errepideko Berantevilla eta Zambarana arteko tarte bikoiztua irekiko du bihar eguerdian. 2017ko apirilean hasi ziren tarte berri hori egiten, zeinak desnibelean egindako lotunea izango baitu bi herri horietara sartzeko, bai eta Miranda de Ebrora eta AP-68 autobidera iristeko ere.

N-124 errepidea hobetzeko eta egokitzeko proiektua hiru kilometrotan gauzatu dute, Ihuda ibaiaren gaineko zubitik (28.000 KP) Zambranako sarreraraino (30.990 KP) eta 2,5 kilometro errepide bikoiztu dituzte. Tarte horretatik 10.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen dira egunero, batez ere kamioiak. Bikoiztutako tartean gehieneko abiadura 100 kilometro orduko izango da.

Proiektua gauzatzeko, egitura handiak eraiki behar izan dituzte, besteak beste, Berantevillara, Zambranara, Miranda de Ebrora eta AP-68 autobidera eroso eta seguru sartzeko desnibelean egindako lotunea. Desnibelean egindako lotunearen sarrera eta irteeretan azelerazio eta dezelerazio erreiak egin dituzte eta, horrela, ibilgailuak modu seguruan sartu eta irten ahal izango dira N-124 errepidera eta errepidetik.

Prentsa Oharra jaitsi ezazu

Áreas: [BIDE AZPIEGITURAK] [MUGIKORTASUNA]