logo-alava
  • logo flickr
  • logo vimeo
  • logo YouTube
  • logo Facebook
  • logo Twitter

Araba Press

Ramiro Gonzálezek Arabako ekonomian konfiantzaz eta kudeaketan zuhurtziaz aritzearen alde egin du


Ampliar

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren azken bileraren ondoren, Arabako Foru Ogasunak aurreikusi du dirubilketa % 2,75 haziko dela 2020. urtean, eta 2.489,4 milioi euro biltzea espero du

Partekatu berria
Gasteiz, 2019ko urriaren 16a. “Baditugu arrazoiak gure ekonomian konfiantza izateko, zeina kudeaketa serio eta arduratsuaren isla zehatza baita”. Hitz horiekin laburbildu du gaur goizean Ramiro González diputatu nagusiak ostiralean Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako bileran Arabak agertu zuen jarrera. Baina konfiantza horrek berekin ekarri behar ditu “zuhurtzia eta kudeaketa zorrotza”.

Tresna horiexek erabili dira, orobat, datorren urterako dirubilketaren aurreikuspenak egiteko. Zehazki, Arabako Foru Ogasunak aurreikusi du 2.489,4 milioi euro bilduko dituela 2020. urtean, hots, aurreko urtean baino % 2,75 gehiago (2019ko urrian aurreikusitakoa baino 66 milioi gehiago).

Ekonomia arloan ziurgabetasuna izanagatik, Arabak hazten jarraituko duela uste da. Hain zuzen, PFEZaren bilketaren zenbatespenak hobekuntza aurreikuspenean daude oinarrituta, bai enpleguaren bai soldaten hobekuntzaren aurreikuspenean.

Prentsa oharra jaitsi ezazu

Áreas: [OGASUN, FINANTZA ETA AURREKONTUAK] [Diputatu Nagusia]